Sorginorratzak ekimena: "Kontakizunak" tailerra

Azpeitia 2026(e)ko urriaren 21(e)tik 2026(e)ko azaroaren 11(e)ra
  • Sorginorratzak ekimena: "Kontakizunak" tailerra

Egoitz Arrutiren gidaritzapean, hilabetez arituko dira Sorginorratzak ekimeneko gaztetxoak hitza eta irudia lantzen. ‘Kontakizunak’ deituriko saioetan parte hartu nahi duten 10 eta 12 urte bitarteko gazteentzat (LH 5 eta LH 6ko ikasleak) izen-ematea zabaldu dugu gaurtik aurrera.

Sorginorratzak ekimenaren barruan iaz izan genuen argazkilaritza tailerrak izaera berria hartuko du aurten, hitza ere landuko baitute gaztetxoek. Egoitz Arruti argazkilari azpeitiarraren eskutik, irudiei hitza jarri, hitzei irudia eman eta guztiarekin kontakizun bat sortuko dute. Irudiek hitz egingo dute, bakoitzaren interpretaziotik, gaztetxoen begietatik. Hausnarketarako, praktikarako eta sormenerako parada izango da, irudiz jantzitako istorioak kontatzeko abagunea.

kulturaz.eus

Laburrean

  • Mota Formakuntza (haurrentzat)
  • Data 2026(e)ko urriaren 21(e)tik 2026(e)ko azaroaren 11(e)ra
  • LekuaDinamoa Sormen Gunea
    Soreasu. Foru Kalea, 6
    Azpeitia
    Web
  • Zenbatekoa20 €
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda Dinamoa Sormen Gunea, Azpeitia

Non