Danon plaza 2026 - Bermeo: Janire Arrizabalaga, Beñat Bilbao, Beñat Enbeita, Onintza Enbeita, Eider Fernandez

Bermeo 2026(e)ko Urriak 22
  • Danon plaza 2026 - Bermeo: Janire Arrizabalaga, Beñat Bilbao, Beñat Enbeita, Onintza Enbeita, Eider Fernandez

2026ko Danon plaza zirkuituraren barne.

Danon plaza bertso zirkuituak gazteen plazaratzea laguntzea du helburu nagusi, beraien neurrira egindako plazak eskainiz. Lehiarik bariko zortzi saioko bertso zirkuitua izango da, eta saioak urriko eguenetan izango dira (Dimako saioa barikuz izango da).

Bertsolari gazteak eta Bizkaiko finalistak batuko ditu zirkuitu honek. Saioak dinamikoak eta biziak izango dira. Ohiko plazetako lanak egingo dituzte parte hartzaileek, eta baita adinari eta bertso mailari egokitutako bestelako ariketa eta jolasak ere. 

Publiko orokorrarentzako saioak izango dira, eta sarrera doakoa izango da saio denetan. 

Bertsolariak:

  • Bertsolari gaztetxoak: Eider Fernandez, Beñat Enbeita
  • Bertsolari gazteak: Janire Arrizabalaga, Beñat Bilbao
  • Finalistak: Onintza Enbeita
Bertsozale

Laburrean

  • Mota Bertsolaritza
  • Data 2026(e)ko Urriak 22
  • Ordutegia19:00
  • LekuaKabidxe
    Bermeo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Bermeo

Non