Eztabaida kluba: filosofia elkarrizketan

Tolosa 2026(e)ko urriaren 22(e)tik 2026(e)ko abenduaren 18(e)ra
  • Eztabaida kluba: filosofia elkarrizketan

Gure bizitza zeharkatzen duten gai filosofiko eta existentzialei buruz talde elkarrizketaren bidez hausnartzeko eta sakontzeko gonbidapena da eztabaida klub hau. Galderak, irakurketak, film laburrak eta artelanak oinarri hartuta, elkarrizketa ordenatu eta argudiatuetan murgilduko gara, gure barne-kezka sakonei erantzunak ematen saiatzeko. Ez da beharrezkoa filosofiari buruzko aurretiazko ezagutzarik edukitzea. Talde hau helduei zuzentzen zaie eta saioak gaztelaniaz izango dira.

Miren Camisón filosofoaren eskutik, hiru saio izango ditugu, bakoitza gai ezberdin baten inguruan. Bi saiotan irakurgaiak egongo dira, eta liburutegiak lortuko ditu parte-hartzaileentzat:

  • Urriak 22: aurrejuzguak
  • Azaroak 20: adiskidetasuna (irakurgaia: Sobre la amistad: libros VIII a IX, Aristóteles), 
  • Abenduak 18: arrazoia izatearen artea (irakurgaia: El arte de tener razón, Arthur Schopenhauer)

Saioak 18:00-20:00 izango dira, Tolosako udal liburutegiko Errota erakinean. Izena ematea nahitaezkoa izango da, eta ekintzak 15 parte-hartzaileko aforoa izango du.

Ekintzarako zeinu-hizkuntzako zerbitzua behar baduzu, aldez aurretik jakinarazi behar diguzu liburutegian.


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2026(e)ko urriaren 22(e)tik 2026(e)ko abenduaren 18(e)ra
  • Ordutegia18:00-20:00
  • LekuaTolosako Haur Liburutegia
    Andre Maria Plaza 5
    Tolosa
    Web
  • ZenbatekoaIzen-ematea
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Tolosako Haur Liburutegia, Tolosa

Non