Abbey Road taldea Beatles-en omenezko munduko formaziorik bikonenen artean dugu. Oraingo honetan, orkestrako zortzi musikari izango dituzte lagun agertokian, Liverpoolgo laukotearen maisulan askoren ezaugarri den soinu sinfoniko ikusgarri hori areago nabarmentzeko. Taula gainean, jatorrizko ahots eta soinuarekiko leialtasun harrigarria lortzen dute, talde britainiarraren diskografia osoa birsortzeko gai direlarik. Halaber, emanaldiotan nabarmentzekoa da jatorrizkoen irudira egindako jantzi-aldaketa joria, garai bakoitzari dagokion estetikari hertsiki lotua. Erabilitako tresnak ere John Lennon, Paul McCartney, George Harrison eta Ringo Starr-ek erabili oituen berberak dira.
Haien kontzertuak iraganerako bidaia liluragarriak dira; alde batetik, musika modernoaren oinarriak irauli zituen doinu-multzoa gogorarazten baitute. Ikuskizun hauetan, 60ko hamarkadako lehen erdialdean ospea eman zieten arrakasta handiez gozatzeaz gain, Beatles-ek 1970era arte grabatu baina zuzenean inoiz interpretatu ez zituzten ereserkiak ere berpizten dituzte.
PARTAIDEAK
Abbey Road taldea:
Sgt. Pepper’s Orchestra: