2026ko Hirio Soinuak jaialdia urriaren 23 eta 24an izango da. Cabaret (sari nagusia), Últimos nómadas (Barakaldoko artistarik onena), Mandarinas al sol (BBK-Berdintasun saria) eta Somak (euskarazko artistarik onena) izan dira Barakaldoko Udalak, BBK eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, sustatutako HirikoSoinuak lehiaketaren zortzigarren edizioko irabazleak.
Cabaret, Basaurin jaiotako eta Basauri, Amorebieta-Etxano eta Gernikako kideak dituen rock laukotea da. Últimos nómadas, Barakaldo, Sestao eta Portugaleteko kideak biltzen dituen banda da, Josu Bernaola musikariaren eta Álex de Benito ekoizlearen elkarlanaren emaitza. Mandarinas al sol, joan den ekainean ‘Zumo de Jarana’ izeneko euren lehen EPa kaleratu zuen seikote bilbotarra. Eta, azkenik, Somak Mungia, Bilbo eta Durangoko lau gaztek osatzen duten taldea da. Iragan apirilean ‘Lekuko bakarrak’ argitaratu zen, euren lehen disko luzea.
Saritutako lau proposamenak urriaren 23an eta 24an Barakaldoko Herriko plazan egingo den Hiriko Soinuak doako jaialdian arituko dira. Somak eta Cabaretek Toundra eta Viva Belgrado taldeekin partekatuko dute eszenatokia (ostirala, hilak 23) eta Últimos nómadas eta Mandarinas al solek, The Baboon Show eta Nuevo Catecismo Católicorekin (larunbata, hilak 24). Lerro hauen azpian, emanaldi bakoitzaren ordutegiak zehaztu ditugu.
HIRIKO SOINUAK 2026 FESTIBALA
Herriko plaza, Barakaldo (estalitako karpa)
Doan
Ostirala, urriak 23
19.30 Somak
20.10 Cabaret
21.00 Viva Belgrado
22.30 Toundra
0.00 Bukaera
Larunbata, urriak 24
19.30 Últimos nómadas
20.15 Mandarinas al sol
21.00 Nuevo Catecismo Católico
22.30 The Baboon Show
0.00 Bukaera
Herriko plazako kontzertuez gain, HirikoSoinuak lehiaketako gainerako sariak honako hauek dira:
Cabaret (kategoria nagusiko artista onena)
-Disko bat grabatu, ekoitzi eta masterizatzea Gaua Produccionesen estudioan
Últimos nómadas (Barakaldoko artistarik onena)
-Disko bat grabatu, ekoitzi eta masterizatzea Gaua Produccionesen estudioan
Mandarinas al sol (BBK-Berdintasun saria)
-4 abestik osatutako EP bat grabatu, ekoitzi eta masterizatzea Gaua Produccionesen estudioan.
Somak (euskarazko artistarik onena)
-4 abestik osatutako EP bat grabatu, ekoitzi eta masterizatzea Gaua Produccionesen estudioan.