Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa 2026: Finalaurrekoa (Larraun-Lekunberri)

Lekunberri 2026(e)ko Urriak 24
  • Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa 2026: Finalaurrekoa (Larraun-Lekunberri)
  • Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa 2026: Finalaurrekoa (Larraun-Lekunberri)

2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa: Finalaurrekoa

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa jokatuko da larunbatean Larraun-Lekunberriko Plazaola kirolgunean, 17:00etatik aurrera.

Lehenengo faseko zazpi saioak igarota, finalaurrekoen lehenengo itzulian sartu da Euskal Herriko Bertolari Txapelketa. Urriaren 24an, larunbat honetan bertan, jokatuko da finalaurrekoetako lehenengo saioa, Larraun-Lekunberriko Plazaola kirolgunean, 17:00etan hasita.

Aizpea Garmendia Iartza gai-emailearekin batera, sei bertolari hauek igoko dira oholtzara:

Finalaurrekoen lehenengo itzulian hurrengo ariketak egin beharko dituzte bertsolariek: 

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian/lau puntuko handian
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian/lau puntuko txikian
  • Binaka, gaia emanda, zortziko txikian/lau puntuko txikian, puntutan, zortzi bertso osatu arte
  • Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian/bost puntuko txikian

Fase honetako epaileak, Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Estitxu Agirre Agirre, Karlos Ibarguren Olalde, Lur Renteria Maleta eta Mikel Beaumont Arizaleta izango dira; idazkari lanetan, berriz, Ainhoa Goñi Castañares eta Aratz Irazustabarrena Garmendia ariko dira.

Sarrera guztiak amaitu dira

Larunbateko saioa 17:00tan hasiko da. Hala ere, Larraun-Lekunberriko saioko sarrera guztiak amaitu dira; sarrerarik gabe geratu direnek aukera izango dute Bertsoa.eus-en, ETB 2 ON katean eta ETB ON plataforman zuzenean ikusteko. Horretaz gain, orain arte bezala, Hitzetik Hortzera igandeetan izango da, 15:00etan, eta bertsoaldiak bertsoa.eus-en eskegiko dira, astelehenetan.

Bertsozale

Laburrean

  • Mota Bertsolaritza
  • Data 2026(e)ko Urriak 24
  • Ordutegia17:00
  • LekuaPlazaola kirolgunea
    Lekunberri
  • Zenbatekoa22 € (AGORTUTA)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Lekunberri

Non