"Cosplay: Grimorioak eta iruzurrak"

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko Urriak 24
  • "Cosplay: Grimorioak eta iruzurrak"

Cosplaya fikziozko pertsonaia bati (animekoa, bideo-joko batekoa, komiki batekoa edo zinemakoa) bizia ematean datza, jantzien, karakterizazioaren eta, askotan, interpretazioaren bidez. Ez da mozorrotzea soilik: gorputza istorio hori kontatzeko erabiltzea da.

Cosplay-a fikziozko pertsonaia bati (animekoa, bideo-joko batekoa, komiki batekoa edo zinemakoa) bizia ematean datza, jantzien, karakterizazioaren eta, askotan, interpretazioaren bidez. Ez da mozorrotzea soilik: gorputza istorio hori kontatzeko erabiltzea da.

Ainari cosplayer profesionalak emango duen sei orduko tailer monografiko honetan, elkarlanean eta elkarrekin ikasiko ditugu cosplay-aren oinarriak, filosofia, materialak, ibilbideak eta praktika horretan murgiltzeko aukerak. Narratiba eta pertsonaia horiek eraikitzeko prozesuan, osagarriek funtsezko lekua dute.

Light Yagamiren Death Note, Sakuraren Clow, Soul Eater-eko Eibow edo Black Clover eta Little Witch Academia lanetako grimorioak animean presentzia nabarmena duten liburuen adibideak dira, eta zaleentzat erakargarriak izan daitezke. Are gehiago, beldurrezko, fantasiazko eta abenturazko filmek ere badituzte beren adibideak: Evil Dead-eko Necronomicon-a, Indiana Jones eta azken gurutzada filmeko Griala edo Harry Potter-eko Munstroen Liburu Munstrosoa.

Baina, zer gertatuko litzateke liburuak benetan liburuak izango ez balira, praktika koadernaketan soilik oinarrituko ez balitz eta denak begi-engainu baten itxura izango balu?

Lantegi honetan ikusiko dugu objektu fisiko jakin baten itxura duen osagarri batek oso bestelako objektu bat ezkuta dezakeela barruan, cosplay konbentzioetara joatera animatzen direnei bizitza errazteko.

*Lantegia Medialab Tabakaleraren eta Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen arteko lankidetzaren esparruan garatzen da, animeari eskainitako Animedon atalaren barruan. 

**Ordutegia: 10:30–17:30. Bazkaria barne.

Tabakalera

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2026(e)ko Urriak 24
  • Ordutegia10:30-17:30
  • LekuaTabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • ZenbatekoaDoan (izen-ematea)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Tabakalera, Donostia / San Sebastián

Non