Donostiako Eresmin Abesbatzak Itsasoa eta euskal kantuak ekimenaren bosgarren edizioa antolatu du. Topaketak Euskal Herriko hainbat tokitako abesbatzak bilduko ditu Donostiako hainbat elizatan.
Egunez eguneko egitaraua
- Urriak 3 · 20:15 · San Vicente eliza — Santurtziko Lagun Zaharrak abesbatza. Zaporeaken aldeko inaugurazio-kontzertua.
- Urriak 17 · Karmeldarren eliza — Eresmin Abesbatza + Getxoko Urepel abesbatza.
- Urriak 24 · San Ignacio eliza — Eresmin Abesbatza + Zarauzko Abesbatza.
- Azaroak 14 · Karmeldarren eliza — Barañaingo abesbatza (Nafarroa). Amaiera-kontzertua.