2026ko Ipar Eszena Bidean jaialdiaren barne.
Leku txiki batean, jendetzatik urrun, magia ez da bakarrik ikusten... sentitu egiten da. Giro intimo eta 360º inguruko honetan, publikoa sentimentu anitzeko bidaia baten protagonista bihurtzen da eta inoiz ikusi gabeko esperientzia magikoa biziko du. Ilusionistak gaur egun garenerako bidea markatu duten 3 elementuak azalduko ditu, magia istorioekin eta emozioekin elkartzen den topaketa batean.