"K-POP DANTZA LANTEGIA"

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko Urriak 24
  • "K-POP DANTZA LANTEGIA"

K-pop lantegi hau Dance cover desberdinak ikasteko egina da. Espazio atsegin eta dibertigarria sortu nahi dugu, gehien gustatzen zaiguna egiteko, dantzatzea.

12-15 eta 16-25 urte bitartean badituzu eta espazio hau zuretzat izan daitekeela uste baduzu, eman izena.

"Guretzat K-popa adiskidetasuna da, dibertsioa da. Askatasun eta adierazpen modu bat da. Salbazioa. Batasun horretan, jende desberdina elkartzen da mugimendu berberaz gozatzeko.Tabakalerako Ispilua espazioan elkartzen gara, integraziorako eta gozamenerako leku sozial, seguru bat delako. Babesleku bat gaizki sentitzen garenerako ".

Testu hau denon artean idatzi genuen urte honen hasieran antolatu genuen K-dada-rako. Oraingoan, Ispiluan espazioa aktibatzeko dantza tailer bat proposatu nahi dugu. 

Denbora bat daramagu Tabakalerako Ispilua espazioan elkartzen, eta topaketa horietatik sortu da Averix taldeak eskainiko duen dantza-tailer hau antolatzeko proposamena.

Informazio praktikoa:

Data: Urriak 24

Egun berean bi tailer egongo dira, adin tartearen arabera: 
12-15 urte
16-25 urte

Ordutegia:  17:00- 19:00

Lekua: Ispilua (3.solairuan)

Lantegia doakoa da, baina izen ematea beharrezkoa izango da. 

Sarrerak web orrian edo infopuntuan (1.solairuan) eskuratu ahal izango dira. 
 

Tabakalera

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2026(e)ko Urriak 24
  • Ordutegia17:00 - 19:00
  • LekuaTabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • ZenbatekoaIzen-ematea
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Tabakalera, Donostia / San Sebastián

Non