Bost aktore eszenatokira igotzen dira komedia, erritmoa, abestiak eta zuzeneko musika uztartuz, inoiz baino gehiago behar dugun zerbait aldarrikatzeko: barrea. Hamalau istorio txikik pertsonaia arruntak erakusten dizkigute zentzugabekeriaren aurka borrokan, zentzugabekerian aurrean duintasuna bilatzen eta gure miseriez barre egiten. Ikuskizun lotsagabea, dibertigarria eta energiaz betea, elkarrekin barre egiteko.