Mareak Jaialdia 2026: "IRAUN" + Sophia Djebel Rose

Bermeo 2026(e)ko Urriak 24
  • Mareak Jaialdia 2026: "IRAUN" + Sophia Djebel Rose

2026ko Mareak Jaialdiaren barne.

Mareak Jaialdiaren azken hitzordua 21:30ean izango da, Bermeoko Kafe Antzokian.

Lehenik, IRAUN dantza garaikideko pieza aurkeztuko dute Amaia Elizaran dantzari eta koreografoak eta Neønymus proiektuaren sortzaile Silberius de Ura musikariak. Gorputza, ahotsa, teknologia eta soinu-tresna bereziak uztartzen dituen lanak berpizkundea du ardatz, eta inprobisazioari esker emanaldi bakoitza bakarra da.

Ondoren, Sophia Djebel Rose artista frantziar-marokoarraren kontzertua izango da. Folkaren, ahots-esperimentazioaren eta musika abangoardistaren artean kokatzen da haren proposamena; gitarra eta harmonioa oinarri hartuta, natura, mistizismoa eta poesia uztartzen ditu, ikuspegi feminista eta ekologikotik.

Bi emanaldiak ikusteko sarrera bakarra izango da, 8 eurokoa.

bermeo.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Urriak 24
  • Ordutegia21:30
  • LekuaBermeoko Kafe Antzokia
    Aurrekoetxea, 27
    Bermeo
    Web
  • Zenbatekoa8 €
  • Ikusi agenda Bermeoko Kafe Antzokia, Bermeo

Non