2026ko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen egitarauaren barruan.
Bang! Bang! Zinemak antolatutako saio bikoitzean Matrix eta [•REC] filmen proiekzioa.
Thomas Anderson software konpainia errespetagarri baten programatzaile bikaina da. Baina lanetik kanpo Neo da, egun batean bisita misteriotsu bat jasotzen duen hacker bat... Zinema fantastiko garaikidearen sagarik eraginkorrenetako baten hasiera.
XXI. mendeko beldurrezko klasiko bat, genero bati hasiera eman ziona. Telebista-programa bat, Angela kazetaria, Pablo el cánara, Bartzelonako eraikin bateko zonbi inbasio bat, Medeiros neskatoa... Ezer ez zen gauza bera izan.