Ordiziarrock 2026 (urriak 24)

Ordizia 2026(e)ko Urriak 24
  • Ordiziarrock 2026 (urriak 24)

Ordiziarrock jaialdiak bere XXIII. edizioa urriaren 24an ospatuko du. Ordiziarrockek ez du inor hotz uzten, eta aurtengo jaialdia da horren erakusgarri. Aurtengo leloak dioen moduan, “buruak lehertu” dituzte jaialdia antolatzen, eta horren emaitza “kaleak lehertzea” izango da.

Horregatik, kaleak girotzen ohituta dauden musikariengana jo dute, eta kaleko musika taldeek osatutako egitaraua prestatu dute goizetik gaueko ordu txikietara arte.

Ordiziarrock 2026

  • 12:45 · Euskorleans (hasiera Frai Andres paretik)
  • 18:30 · Ate irekiera
  • 19:00 · Street Dantz (plazan)
  • 19:30 · LaDinamo (hasiera Etxezarreta kaletik)
  • 22:00 · Psychoclown (hasiera Santa María kaletik)
  • 22:30 · Sakatu (hasiera Frai Andres paretik)
  • 01:30 · DJ Necora (plazan)
Ordiziarrock

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2026(e)ko Urriak 24
  • LekuaOrdizia
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Ordizia

Non