"Superthings: Filma" (Durango)

Durango 2026(e)ko urriaren 24(e)tik 2026(e)ko urriaren 25(e)ra
  • "Superthings: Filma" (Durango)

Mía, Kai eta Finn Lehen Hezkuntzako seigarren mailako hiru lagun dira. Egun batean, Kazoom zati bat aurkituko dute ustekabean, eta horrek bi mundu elkartuko ditu: Normalópolis, haien hiri gris eta txukuna, eta Kaboom City, Superthingsen mundu zoroa. Bertan, eguneroko objektuak superheroi eta gaizkile bihurtu dira. Bat-batean, botere bereziak, liskarrak eta abentura zirraragarriak izango dituzte eguneroko bizimodu. Kazoom Kids bihurtuta, Mr. King gaizkileari egin beharko diote aurre. Kazoomen boterea bereganatu nahi du gaizkileak, eta hiru lagunek elkarrekin jardun beharko dute hura geldiarazteko. Horretarako, adiskidetasuna, asmamena eta ausardia izango dituzte bidelagun, eta elkarrekin askoz indartsuagoak direla ohartuko dira.

 


Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak (haurrentzat)
  • Data 2026(e)ko urriaren 24(e)tik 2026(e)ko urriaren 25(e)ra
  • OrdutegiaLarunbata 16:45 / Igandea 16:00
  • LekuaZugaza Zinema
    Uribarri, 8
    Durango
    Web
  • Zenbatekoa5 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Zugaza Zinema, Durango
Ikuskizunaren informazioa >>

Non