Bernaola Zikloaren XXIII. edizioak 16 kontzertuk osatutako proposamen ausart eta anitza aurkeztu du, gaur egungo soinuak arakatzeko gonbidapena egingo duena. Urriaren 25etik otsailaren 28ra arte, kokapen desberdinetan ibiliko dira, guztiak esperientzia paregabea eskaintzeko aukeratuak, arkitektura eta abangoardia musikala uztartuz.
Emago diren 16 kontzerturen, bidez, jaialdiak agertoki kartsu bilakatuko ditu Gasteizko eta Arabako 7 gune enblematiko. Kontzertuaretoetatik hasi eta kokaleku historikoetaraino, gune bakoitza berebiziko bizipen bat eskaintzeko aukeratu izan da, arkitekturak musikaabangoardiarekin bat egiten duela.
Prestatu den egitarauak aukera paregabea eskaintzen du ospe handiko konpositore eta artistak, eta sorkuntza garaikideko ahots berriak ezagutzeko. Bernaola Zikloa ez da kontzertuen ziklo huts bat,musikazaleentzako topagune bat da, berrikuntzarako plataforma bat eta arteak gure garai honetan duen egitekoari buruz gogoeta egiteko espazio bat.
Emanaldi guztiak doakoak izango dira, baina Montehermosoko kontzertuetarako gonbidapena beharrezkoa da.
Programak aukera paregabea eskaintzen du konpositore eta artista ospetsuak eta sorkuntza garaikidearen ahots berriak ezagutzeko:
- Urriaren 25ean, 12:00etan: The half moon Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan.
- Urriaren 31n, 19:30ean: Trio Magadis Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan.
- Azaroaren 7an, 19:30ean: Ensemble Kuraia Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan.
- Azaroaren 19an, 19:00etan: Oktoecho Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan.
- Azaroaren 20an, 19:30ean: Oktoecho Montehermosoko Ur Biltegi zaharrean.
- Azaroaren 21ean, 19:30ean: Akusma Montehermosoko Ur Biltegi zaharrean.
- Azaroaren 29an, 19:30ean: Stone Danzalavak X. urteurrena ospatuko du Jimmy Jazz aretoan.
- Abenduaren 1ean, 19:30ean: Guridi Garaikidea Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan.
- Abenduaren 8an, 13:00etan: Dzast Ahotsak Andra Mari Aretoan (Araia).
- Urtarrilaren 10ean, 19:30ean: Dzast Ahotsak Montehermosoko Ur Biltegi zaharrean.
- Urtarrilaren 16an, 19:30ean: Ensemble Sinkro Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan.
- Urtarrilaren 17an, 19:30ean: Sonografia Irudipena Izaskun Arrue Kulturgunean.
- Urtarrilaren 18an, 19:30ean: Ensemble Sinkro Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioan (Bilbo).
- Urtarrilaren 24an, 19:30ean: Punchclock Jimmy Jazz aretoan.
- Otsailaren 13an, 19:30ean: Carlota Cáceres Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan.
- Otsailaren 28an, 19:30ean: Trio Zukan Izaskun Arrue Kulturgunean