Ja! Bilbao 2026: ZIENTZIA ETA FIKZIOA: POSIBLE DENAREN ARTEA

Bilbao 2026(e)ko Urriak 25
  • Ja! Bilbao 2026: ZIENTZIA ETA FIKZIOA: POSIBLE DENAREN ARTEA

Ja! jaialdiaren 2026eko edizioaren barruan.

Bradburyk esan zuen zientzia-fikzioa «posible denaren artea» dela, eta, hain zuzen ere, etorkizuna imajinatzea baino askoz gehiago da. Julio Verneren istorioak eta Apolo programa nahiz “Black Mirror” telesaila eta adimen artifiziala horren adibide dira. Zientzia-fikzioaren generoak errealitatearen mugak zabaldu ditu, eta zorroztasun handiz iragarri du gerora izan ditugun teknologiak, egoera eta erronkak.

Sara García Alonso astronautak, Mariano Sigman neurozientzialariak eta Laura Fernandez idazleak azalduko digute zientziak eta fikzioak nola elikatzen dioten elkarri, eta irudimena zeinen garrantzitsua den ezagutza eta sormen artistikoa garatzeko.

Sarrerak 3€. Liburu-sinatzea.

Ja! Bilbao

Laburrean

Non