"Mary Anning eta dinosauroen hondartza"

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Urriak 25
  • "Mary Anning eta dinosauroen hondartza"

Urriaren 25ean, igandea, “Mary Anning eta dinosauroen hondartza” filmaren proiekzioa gauzatuko da.

  • Euskaraz
  • 7 urtetik gorakoentzat
  • 72 minutuko iraupenarekin

MARY ANNING ETA DINOSAUROEN HONDARTZA | 1811n, Mary Anning hamabi urteko neska jakinguratsua eta bizia da. Itsas ertza arakatzen ematen ditu egunak, fosil bila, garai bateko harri bitxi horien bila. Aitak transmititu dio pasio hori. Baina dena aldatzen da aita ustekabean hiltzen denean, marrazki misteriotsu bat eta familia oso egoera zailean utzita. Amari eta anaiari egoera hori gainditzen lagundu nahian, Mary marrazkiaren sekretua ere argitzen saiatzen da. Bidean, fosilak baino askoz gehiago aurkituko ditu: ustekabeko lagunak, abentura ahaztezinak eta paleontologiaren historiako lehen kapituluak.

 

 

iak.eus

Laburrean

Non