Liburu aurkezpena: "Hegal egiten" (Eneko Bidegain)

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko Urriak 26
  • Liburu aurkezpena: "Hegal egiten" (Eneko Bidegain)

Eneko Bidegain idazlearen Hegal egiten (Elkar argitaletxea) liburuaren aurkezpena.

Euskal historia hurbileko gertaera gogoangarrienetako bat ahanzturatik atera duen eleberria da Hegal egiten: 1986ko abenduaren 13an, Iparretarrakeko bi presok Paueko presondegitik ihes egin zutenekoa. Baina Hegal egiten ez da ihesaldi baten kronika soilik. Maddi Hegiren urratsei jarraituz, kartzelako bizimodua, emakumeek euskal gatazkan izan duten tokia, Frantziarekiko tentsio politikoa, presio poliziala eta parapoliziala, garaiko giro soziala edota belaunaldi arteko ezin ulertuak kontatzen dizkigu.


Laburrean

Non