Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako solasaldia, Cómo contar la Historia jardunaldien barruan:
La Historia en la ficción literaria .
Cómo contar la HIstoria II zikloaren hirugarren jardunaldian, literaturak gertaera historikoak, haien testuinguruak eta protagonistak irudikatzeko daukan moduari erreparatuko zaio. Idazlearekin eztabaida-topaketa bat egingo da jardueran.
Aroa Moreno Duránek Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean Kazetaritza ikasi zuen eta hainbat eleberri idatzi ditu, horietako batzuk saridunak, eta poesia liburuak. Almudena. Una biografía (Lumen, 2024) obraren egilea ere bada. Haren lana hainbat hizkuntzatara itzulita dago.
Luisa Etxenike, idazle donostiarra, eleberri ugarien eta antzerki lanen egilea da. Canal Europa espazio kultural digitalaren eta Un mundo de escritoras literatura-jaialdiaren zuzendaria da eta sormeneko idazmenaren tailer bat ere zuzentzen du.
Partaideak: Aroa Moreno Durán; Luisa Etxenike.