Ignacio Aldecoa Kultur Etxeak irakurketa kluben eskaintza zabala eskaintzen du. Adituak arduratzen dira saioak animatzeaz eta moderatzeaz, non liburuei buruzko esperientziak eta inpresioak partekatzen diren.
Irakurketa-klub honek Lyceum Clubeko mendeurrenak eta 27ko belaunaldia ospatzen ditu, idazle bikainen irakurketa proposatuz. Idazle horien lana azken urteetan berraurkitu, aldarrikatu eta balioetsi da.
- Dinamizatzailea: Natalia Vara
- Saio guztiak hileko 2. asteartetan izaten dira, 19:00etan Orisol gelan
- Hizkuntza: gaztelania
Tea rooms (Luisa Carnes)
Eleberri honetan 30. hamarkadako Madrileko te-areto famatu bateko emakume langileeen bizitza kontatzen da, XX. mendeko espainiako emakumeen errealitatera gerturatzen gaituen lana.
Lyceum kluba eta 27ko idazleak irakurketa kluba (2026-2027):
- urriak 26: Tea rooms, Luisa Carnes
- azaroak 16: Celia en la revolución, Elena Fortún
- abenduak 14: Memorias habladas, memorias armadas, Concha Méndez
- urtarrilak 11: Doña Jimena Díaz de Vivar, gran señora de todos los deberes, María Teresa León
- otsailak 08: Rosalía de Castro. Raíz apasionada de Galicia, Luisa Carnés
- martxoak 15: Cántico inútil, Ernestina de Champourcin
- apirilak 12: Memoria de la Melancolía, María Teresa León
- maiatzak 10: Oculto sendero, Elena Fortún