Abesbatzen Astea 2026 Donostian: egitaraua

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko urriaren 27(e)tik 2026(e)ko urriaren 30(e)ra
  • Abesbatzen Astea 2026 Donostian: egitaraua

Bost emanaldi izango dira Altza, Loiola, Gros, Ibaeta eta Amarako elizetan. Indonesia, Alemania, Letonia eta Italiako koruak izango ditugu Donostian. Kontzertu guztiak debaldekoak izango dira.

Donostia Kulturak, Tolosako Ekinbide Etxearekin elkarlanean, 2026ko Abesbatzen Astea antolatu du beste urte batez, Tolosako Abesbatzen Lehiaketa jokatzen den bitartean.

Parte hartuko duten talde koralen aniztasuna eta aberastasuna dira Abesbatzen Aste honen ezaugarriak. Aurten bost talde bokalek parte hartuko dute kontzertuetan eta euren programetan musika erlijiosoa zein herri-musika eskainiko dute.

Auzoetan dauden elizetan izango dira kontzertu hauek, auzo horietan kokatzen diren kultur etxeetatik kanpo. Horrela, gune zabalago hauetan musika koral zale gehiago elkartzeko eta eskaintza bera ere hedatzeko aukera ezin hobea izango da.

Programazioa


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2026(e)ko urriaren 27(e)tik 2026(e)ko urriaren 30(e)ra
  • LekuaDonostia / San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Donostia / San Sebastián

Non