Bilboko Institutu Frantsesarekin elkarlanean, hitzordua proposatzen du Artium Museoak, hilean behin, frantsesezko filmak jatorrizko bertsioan ikusteko eta, ondoren, ikusitakoari buruzko ideiak eta iritziak partekatzeko solasaldia egiteko, frantsesez hori ere. Hileko azken asteartean izaten dira saioak.
Urriaren 27an, 18:30ean
Comme un fils, Nicolas Boukhrief, 2023. FR azpitituluak
Jacques Romand bokazioa galdu duen irakaslea da. Tokiko janari-denda batean izandako eraso baten lekuko, lapurretako bat atxilotu dute: Victor, 14 urtekoa. Baina eskolatu gabeko haur honen patua aurkitzean, eta bizirik irauteko lapurtu behar duela jabetzean, Jacquesek ahal duen guztia egingo du hain bide txarra daraman gazte honi laguntzeko.
Emanaldi aretoan. Sarrera doan, toki mugatua.
Argibide gehiago: 945 20 90 20