Josu Ozaita antropologoak "Gau beltza ez da Halloween" hitzaldia eskainiko du Pasaiako San Pedro liburutegian.
Ozaita Gau Beltza: Itzalitako kalabazen berpiztea lanaren egilea da, Jaime Altunarekin batera, eta honako galdera hauek erantzuten saiatuko da solasaldian: zer da Gau Beltza? Nolako izaera du? Zer gertatu da azken urteotan? Gau Beltza azken urteetan azkar zabaldu den fenomeno berezia da, eta Halloween ospakizunaren egun berean ospatzen bada ere, desberdintasun handiak ditu. Hain zuzen, Ozaitak Gau Beltzean barneratuko ditu entzuleak, eta hausnartzen jarriko ditu.