Liburutegien eguna 2026: Batuz trebatu

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko Urriak 27
  • Liburutegien eguna 2026: Batuz trebatu

Urtero bezala, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak, Medialab Tabakalerak eta Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak elkarrekin Liburutegien Eguna ospatuko dugu. Aurten, «Batuz trebatu» lelopean, elkarlanaren eta saretzearen garrantzia azpimarratuko da. Horrenbestez, antolatutako jarduera eta saioen bidez, sareak eraikiz eta harremanetan sakonduz lor daitezkeen onurei buruz arituko gara, liburutegien arteko loturak ere sendotu daitezkeela sinetsita.

Izan ere, aurreko urteetan liburutegietan sortzen diren harremanen garrantziaz jardun genuen bezala, 2026ko edizio honetan liburutegien eta liburuzainen arteko harremanak piztu edo sendotzeko estrategiak landu nahi ditugu.

Ekitaldi nagusia urriaren 27an izango da, Tabakalerako 1. aretoan. Saio profesionala izango denez, bertan parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

Ildo horretan, lehenik eta behin, gure sektorean sare profesionalek izan beharko luketen balioa azpimarratuko du Ferran Burguillosek (Bartzelonako Liburutegi Sareko gerentea) bere hitzaldian. Ondoren, João de Sousa liburuzain adituaren gidaritzapean, sare horiek aktibatzeko tresnak sortzeko lantegiak egingo ditugu, hausnarketatik praktikara igaroz.

Hau da egun horretarako proposatu dugun egitaraua:

? 09:15 - 09:30 | Harrera
? 09:30 - 09:45 | Ongi-etorria eta dinamikaren aurkezpena
? 09:45 - 10:30 | Ferran Burguillosen hitzaldia
? 10:30 - 11:15 | Kafe-atsedena
? 11:15 - 13:00 | Lan-dinamika (João de Sousak lagunduta)
? 13:00 - 13:30 | Proiektuen aurkezpena
? 13:30 - 14:15 | Agurra eta topa

Aipatutako ekitaldiaz gain, udazkenero moduan, hainbat jarduera osagarri antolatu dira Liburutegien Egunaren harira:

Urriak 20, asteartea, 19:00.
Luna Miguel idazlearekin solasaldia, Incensurable liburuaren inguruan. Liburutegi Nagusia (San Jeronimo kaleko aretoa)

Urriak 24, larunbata, 12:00
Musika liburutegietan. Mikrokontzertuak liburu artean.

  • Sergio Muñoz. Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder).
  • Michael Tag. Okendo Kultur Etxeko Liburutegian.
  •  

Urriak 25, igandea, 19:00.
Zine proiekzioa, Tabakaleran. La estrategia del caracol (Sergio Cabrera, 1993).

Tabakalera

Laburrean

  • Mota Ekitaldiak/jardunaldiak
  • Data 2026(e)ko Urriak 27
  • Ordutegia09:15 - 14:15
  • Lekua1 Aretoa
    Donostia / San Sebastián
  • ZenbatekoaEntrada gratuita
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Donostia / San Sebastián

Non