Antzerkigintzaren inguruko irakurketa kluba
Dinamizatzailea: Patricia Urrutia Urieta
Ordutegia: 18:30 (90 minutu) Datak: Urritik maiatzera (asteazkenak) Hizkuntza: Euskara Adina: 16 urtetik gorakoentzat Antolaketa: San Agustin Kultur Gunearekin elkarlanean antolatu da.
Antzerkia irakurriko dugu. Lehenik, bakoitzak etxean; ondoren, taldean, irakurritakoa partekatu eta pasarte batzuk ozen irakurriko ditugu, antzerkia entzuna izateko idazteko baita.
Nire ibilbidean garrantzi berezia izan duten antzezlanak aukeratu ditut. Zuzendari, aktore eta idazle gisa bizi izan ditut, eta oso gertukoak ditut. Horregatik, haien irakurketa ez ezik, sorkuntza- eta taularatze-prozesuak ere partekatu nahi ditut.
Eta, horrez gain, San Agustin kultur gunearen eta beren idazkiak partekatzera hurbilduko direnen konplizitatea izango dugu.
Animatzen zara bidaia honetan parte hartzera?
Urriak 28: Lisistrata | Aristófanes
Azaroak 25: Ubú Rey | Alfred Jarry
Urtarrilak 27: Esperando a Godot | Samuel Becket
Otsailak 24: Francoren bilobari gutuna | Unai Iturriaga eta Igor Elortza
Apirilak 28: Isiltasuna | Eneritz Artetxe Aranaz
Maiatzak 26: Porno vs Afrodita (edo I?#gorkaurbizu) | Patricia Urrutia Urieta