Irakurketa taldea: "Gerezi Denbora" (Montserrat Roig)

Orio 2026(e)ko Urriak 28
  • Irakurketa taldea: "Gerezi Denbora" (Montserrat Roig)

1974ko udaberria da, Francoren heriotzaren aurreko azken urteetan. Natàlia Miralpeix hamabi urte kanpoan eman ondoren (Frantzia eta Ingalaterra aldean batez ere) Bartzelonara itzultzen da, eta hiria eta familia aldatuta aurkitzen ditu. Gerezi-denbora Miralpeix familiako hainbat belaunalditako kideen ahotsek osatutako eleberria da. Gerrako zauriak, itxaropen eta ametsen etenak eta diktaduraren gogortasuna agertzen dira hor, baita belaunaldi gazteagoaren askatasun-gosea ere. Natàliaren bueltak iragana ere esnatzen du, eta zergatik alde egin zuen ere jakinaraziko da. Izenburua Parisko Komunaren garaiko abesti ezagun batetik dator, eta gerezi-denbora laburra da, baina poztasunaren udaberriaren sinboloa. Eleberria 1976an argitaratu zen katalanez (Sant Jordi saria jaso zuen), eta Consonni argitaletxeak euskaraz eman du 2024an, Amaia Apalauzaren itzulpenarekin.

Orioko Udala

Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2026(e)ko Urriak 28
  • Ordutegia18:30-20:00
  • LekuaSaregile (Orioko Emakumeen Etxea)
    Orio
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Orio

Non