Urretxuko 38. Mineralogia Astearen barruan, Olairon: Las entrañas de Bilbao dokumentala izango dugu ikusgai. Saio hau Urretxuko Udalarekin eta Javier Aguadorekin elkarlanean aurrera eraman da.
Raúl López de Gereñu eta Imanol Muroren filmak Bilboko meatzaritzaren historia eta haren barrunbeak ezagutzeko aukera emango digu.
Urriak 28, asteazkena
20:00etan
Labeaga aretoan
Sarrera doan
Gainera, gonbidatu bereziak izango ditugu gurekin: Alex Franco, Energiaren Euskal Erakundeko geologia eta meatzaritza saileko arduraduna, eta Francisco Javier Aguado, mineralen euskal aditua.