2026-2027ko Musikagileak zirkuituaren barne.
Interpreteen oharra:
Musikagileak Zirkuiturako diseinatutako egitarau honek Sigma Project-en nortasuna laburbiltzen du, mundu mailan erreferente diren euskal konpositoreen obrak interpretatuz. Errepertorioak Dominguezek Taqsimerako proposatzen duen askatasuna Esnaolak Zurrumurrun egiten duen soinu ikerketarekin orekatzen du. Undersongsen fisikotasunari (Czernowin) eta Milk split on a stone obran Ariasek proposatzen duen kontraste dramatikoari, Shawren kolorismo post-minimalista gehitu behar zaio Entr ‘acten. SIGMA Projectek gaur egungo musikaren testuinguruan ensenblearen garapena muturreraino eramateko helburua indartzen du piezahautaketa honek, zalantzarik gabe.