2026ko "Zinema, emakumea eta pilota" zikloa urriaren 28tik 30era ospatuko da.
PILOTÀRIES (Paqui Méndez, Espainia, 2025)
Dokumentalean Valentziako pilotari lotutako emakumeen errealitatea bildu da. Emakume horiek, gaur egun, erreferenteak, kirolariak, klubetako kudeaketa buruak, artisauak eta Kultur Intereseko Ondasuntzat hartua dagoen kirolaren dibulgatzaileak, zaleak eta sustatzaileak dira, baina erabat ahanzturan utzitakoak.
Iraupena: 20´
Ondoren solasaldia Chus López Cañeterekin: ”Valentziako pilota. Erakusbide”.
Aurkezlea: Napike.
Jende guztiarendako.