Bergara zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren inguruko topagune bilakatuko dute ZTB Jardunaldien 11. edizioak udazken honetan. Aurtengo ardatza ikerketa izango da eta, urriaren 30etik azaroaren 15era, zientziara eta berrikuntzara modu desberdinetan barneratzeko aukera eskainiko da.
Galdera bat egitea eta erantzun bat aurkitzea. Horren artean dagoen bidea da ikerketa: jakin-mina, hipotesiak, saiakerak, akatsak, urteetako lana eta, batzuetan, dena aldatzen duen aurkikuntza. Eta prozesu horretatik sortzen dira ezagutza, berrikuntza eta etorkizunerako aukerak.
Horixe erakutsi nahi dute aurtengo ZTB Jardunaldiek: ikerketaren emaitzez harago, haren atzean dagoen prozesua ezagutzea eta ulertzea. Eta, batez ere, erakustea ikerketa ez dela urruneko edo abstraktua den zerbait, baizik eta gure eguneroko bizitzarekin, enpresekin, hezkuntzarekin eta etorkizuneko erronkekin lotuta dagoen jarduera.
Horretarako, ikerlariak, enpresak, ikastetxeak, profesionalak eta herritarrak elkartuko dituen bi astetik gorako programazioa antolatu da, zientzia eta berrikuntza hainbat ikuspegitatik ezagutzeko.
Urriak 30 · 18:00 · Aroztegi aretoa
Urriak 30 – azaroak 15 · Aroztegi aretoa
Azaroak 5 · 9:00-14:00 · Miguel Altuna LH
Azaroak 5 · 18:30 · Seminarixoa
Azaroak 11 · 14:30-16:30 · Irizar jauregia
Azaroak 11, 12 eta 13 · UNED eraikina