"Foru Bizia"

Santurtzi 2026(e)ko Urriak 30
  • "Foru Bizia"
  • "Foru Bizia"

Santurtziko kaleak 'Foru Bizia'ren bigarren emonaldiaren agertoki izango dira barikuan, Bizkaiko Foru Barriaren 500. urteurrena modu ludikoan gogora ekarteko Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek batera antolautako ‘Foru Bizia’ antzerki-ikuskizun ibiltariaren abiapuntua. Hortzmuga Teatroa konpainiaren eskutik sortutako ekimen komunitario eta parte-hartzaileak jai-agertoki bihurtuko du espazio publikoa, herritarrei historia eta memoria bizia gerturatzeko.

Bigarren emanaldia 19:30ean hasiko da Santutziko Portuaren inguruan eta Santurtziko Parkean amaituko da. Jardunaldi honetan Coral Maitia, Santurtzi Kantari, Bihotz Gaztea Dantza Taldea, Zugaitza Dantza Taldea eta Mendi Alde Dantza Taldea parte hartuko dabe modu aktiboan.

Iragana eta oraina lotzen dituun jai partekatua da ‘Foru Bizia’, eta Foru Barria orain dela bostehun urte herriko ohituretatik, berba partekatutik eta bizitzeko eta antolatzeko modutik sortu izanaren premisatik abiatzen da. Memoria hori kaleetara itzultzeko, emanaldiak antzezpen-lana, euskal dantzak, abesbatzak, zuzeneko musikea eta egitura mobikorrak uztartzen ditu, eta ibilbidean lagun egiteko eta ospakizunaren parte aktibo izateko gonbitea luzatzen die bertaratutako guztiei.

Álex Antúnez, Mar García Serrano, Gabriel Ocina eta Maite Fombellida aktoreek osatuko dute eszenatokiko talde profesionala. Talde artistikoa Nerea Vesga eta Ibon Huarte dantzariekin osatuko da, baita Ander Blascoren zuzeneko musikarekin eta Píxeles Muertos DJagaz (Beñat de la Ripa) be.

Jai-ibilbidea lau egunetan egingo da urriaren eta zemendiaren artean, bertako kultura-alkarte desbardinen zuzeneko inplikazinoagaz. Oroitzapen-ibilbidea Getxon hasi zan urriaren 24an eta Arrigorriagan amaituko da zemendiaren 14an, urriaren 30ean Santurtzitik eta zemendiaren 7an Ermutik igaro ostean. Emonaldi guztiak 19:30ean hasiko dira eta ordu eta erdi inguru iraungo dabe. Hurrengo hitzorduak honeek izango dira:

  • Ermua (azaroak 7): Emonaldia Orbe Kardinala Plazan hasi eta amaituko da. Pispillu Abesbatza Taldeak hartuko dau parte.
  • Arrigorriaga (azaroak 14): Bidaiaren azken geltokiak Arrigorriagako Pergola eta Udaletxeko Plaza zeharkatuko ditu. Aritz Berri Dantza Taldeak hartuko dau parte.

Oroimen kolektiboan zeharreko ibilbide horrekin, Bizkaiak Forua jaio zen lekura konbidatzen ditu herritar guztiak, kaleak eta bertako jentearen bizitzea egunetara ekarriko dituen ospakizun herrikoiarekin bat egitera.

Foru Barriaren V. mendeurrena urte osoan zehar dabil ospatzen hainbat ekitaldi akademiko, instituzional, kultural eta hezitzailerekin. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek antolatzen dituen jarduera horren helburua 1526an onartutako Foru Erreformauaren garrantzi historikoa eta garaikidea herritarrei hurreratzea da.

 

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaHortzmuga Teatroa
  • Data 2026(e)ko Urriak 30
  • Ordutegia19:30
  • LekuaPortua
    Santurtzi
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Santurtzi

Non