Gure Zirkuaren 9. bira Errenteriatik pasatuko da, urriaren 30etik azaroaren 14ra. Guztira, 11 emanaldi eskainiko dituzte.
Gure Zirkua euskara hutsezko lehen zirkua da, familiei eta adin guztietakoei zuzendua. Ikuskizunak zirkuko osagai guztiak batzen ditu (malabarrak, trapezistak, magia, musika, argia…), helburua euskal kultura eta ikuskizunak aldarrikatzea ere badelarik.