Bilboko Udalak "MILA MUSIKA HARIA" zikloaren XVII. edizioa antolatu du, gitarrak eta hari-instrumentuak protagonista dituzten kontzertuak eskaintzeko.
Emanaldi horiek Bertendona Institutuan egingo dira, ostiral hauetan: urriaren 30ean, azaroaren 6an, 13an, 20an eta 27an; eta azaroaren 7an, larunbatean. Saio guztietarako sarrerak – azaroaren 6koa izan ezik, hau doan izango baita – 5 euro balioko du. Bertara joan nahi dutenek www.bilbaokultura.eus webgunearen bidez eskura ditzakete sarrerak, edo Bertendona Institutuan eros ditzakete kontzertua hasi baino ordubete lehenagotik, lekua bete arte.
Urriaren 30ean, ostirala, irekiko da zikloa, Diablues ta Bluezifer taldearen kontzertuarekin. Talde horrek sustrai sakonak dituen blues akustikoa eta euskal kultura eta doinuak uztartzen ditu. Trío Fa en cuarta taldeak itxiko du "MILA MUSIKA HARIRA" ren aurtengo edizioa azaroaren 27an, ostirala.
PROGRAMAZIOA
DIABLUES TA BLUEZIFER
Asier Elorza: ahotsa, gitarra, dobroa eta tronpeta
Mikel Etxeberria: gitarra y koruak
Nagore Sanz: kontrabaxua eta baxua
Aitor Aranburu: perkusioa
Claudia Besnék harpan eta Eva Calvok gitarran osatutako bikoteak emankizun hau eskainiko du. Bertan, hainbat konpositoreren sormen talentua eta ahotsa aldarrikatzen dira errepertorio paregabe baten bidez, obra klasikoetatik hasi eta emakumeek bakarrik idatzitako sorkuntza garaikideetaraino. Duo Boreal interpretazio-adierazkortasunagatik eta teknika finagatik bereizten da.
JUAN CRISÓSTOMO DE ARRIAGA XIV. Gitarra Lehiaketaren irabazleak
Sarrera doan lekua bete arte.
Hego Koreako Minkyoung Jeonek JUAN CRISOSTOMO DE ARRIAGA Gitarra Lehiaketako lehen saria lortu du bere sentsibilitate eta sendotasun tekniko apartari esker, interpretazio bakoitza adierazkortasun sakoneko esperientzia bihurtzeko gai dena. Markel Intxaurbe Onaindia Euskadiko eta Nafarroako ikasle interprete onena izendatu dute, eta gaur egun "Balear Uharteetako Goi Mailako Kontserbatorioan" ikasten ari da Pedro Mateo maisuarekin.
LAURA VITAL – “Pura Vida”
Laura Vital: ahotsa
David Caro: gitarra
Sanlucarreko artista flamenko ospetsuak erabateko zintzotasunaren aldeko apustua egiten du, hutsala dena baztertuz eta bere sormen-askatasuna guztiz baliatuz, emoziotik. Bere izate purua transmititzen digu horrela, David Caro maisuak gitarrarekin ematen dion inspirazioarekin aberastuta.
LORATU QUARTET – “4D Laukotea”
Ainhoa Bandres: biolontxeloa
Amaya Arboníes: biolina
Sara Sotes: biolina
Irati Pagola: biola
Talde honek Iruñeko inguruneko lau emakume musikari gazteren talentua eta energia biltzen ditu. Bakoitzak orkestra zein irakaskuntza alorrean ibilbide propio eta sendoa izanik, harizko laukotearen adierazpen-aukerak arakatzeko elkartu dira. Euren proposamenak sendotasun teknikoa eta ganbera-musikaren ikuspegi berritua uztartzen ditu, publikoarekiko gertutasuna azpimarratuz.
JOSÉ ANTONIO AARNOUTSE TRÍO – “Hacer Que Suceda”
Jose A. Aarnoutse: gitarra
Jesús Gea: kontrabaxua
Alejandro Solano: perkusioa
José Antonio Aarnoutse Cartagenako musikari bat da, holandar jatorrikoa. Musika-formazio sendo eta zabala dauka. Hainbat proiektu artistikotan parte hartu ostean, bere musika-proiektua sortu du, oso lengoaia pertsonalarekin, non flamenkoak paper protagonista daukan, beste estilo batzuk albo batera utzi gabe: jazza, musika klasikoa, munduko musikak.
TRÍO FA EN CUARTA
Yerai Gómara: biolontxeloa
John Cremer: biolontxeloa
Izei Díaz: kontrabaxua
Genero klasikoa berritzeko asmoarekin, hirukote honek ikuspegi eraikitzailea dauka, moldaketa pertsonalak eta inprobisazioak sartuz Vivaldi, Hoffmann, Xostakovitx eta beste batzuen errepertorioan. Talde original honek, bere gaztetasunaz, jolasarekin eta sormenarekin musika klasikoaren handitasuna eramaten du publikoarengana.