Musika Bizian 2026: Faltriqueira + Kalakan

Galdakao 2026(e)ko Urriak 30
  • Musika Bizian 2026: Faltriqueira + Kalakan

2026ko Musika Bizian jaialdiaren barne.

  • Faltriqueira 

Pontedeumeko (Galizia) bost emakumek osatzen dute taldea. Ahotsa da taldearen tresna nagusia, panderoez lagunduta. Faltriqueira taldeak errespetu handia dio Galiziako musika tradizionalari eta 2002. urtean argitaratutako diskoan hainbat euskal musikarik hartu zuten parte, hala nola Oskorrik edota Kepa Junkerak. Taldearen ardatza musika tradizionala bada ere, ibilbide osoan mota askotako proiektuetan murgildu dira. 

  • Kalakan 

2009. urtean Hendaian sortu zen taldeak euskara du ardatz, eta kantu tradizionalean oinarritzen da; era berean, kantu herrikoien moldaketa minimalistak egitea da haien berezitasun aipagarriena. 

Kalakan taldearen musikan perkusio tresnak eta ahotsak dira nagusi. Musikaren oinarriak erabiliz, kideen asmoa da harreman zuzenagoa aurkitzea entzuleen artean. Kantu herrikoiei gaurkotasuna ematen diote, horretarako kantu zaharrei erritmoak emanda, edo pop eta rockaren kopla-leloak erabilita, adibidez.

galdakao.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Urriak 30
  • Ordutegia21:30
  • LekuaIturriondo plaza
    Galdakao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Galdakao

Non