2026ko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen egitarauaren barruan.
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean Jonathan King zuzendariaren Black Sheeps (Zeelanda Berria) filmaren proiekzioa.
Ikusten duzue S hitza Zeelanda Berriko film honen izenburuaren bigarren hitzean? Bai? Ba asko dakizue jakin beharrekoaz. “Pluralaren” S. Plural-pluralarena, zeren eta emanaldi honetan 2006ko izenburu bereko (S gabe) hasierakoan baino ardi gehiago baitago. Askoz gehiago. Denak kutsatuta. Denak izugarriak. Denak haragijaleak. Izan ere, patogenoa barreiatu zen herri txikiko gizakiak ere etologoek Ovis orientalis aries deitzen dutena bihurtzen hasi dira. Eta ahariren bat ere dabil aske. Eta artzain bat. Eta herritarren batzuk, arkumearen ama gurtzen hasitakoak. Eta higiezinen sustatzaile bat. Eta antidotoa deskubritzen duen zientzialari bat. Eta ardi erraldoi bat, adarrez eta lianaz egina. Troiako zaldia? Ez, hobeto esanda sakrifizioko totema. “Zumezko gizon” hura bezala.
Fitxa teknikoa: