Umorez eta irmotasunez, garai hauek kantatzera eta kontatzera datorren jendaurrekoa da ZERBAIT SARTU ZAIT BEGIAN. Letra bat da ikuskizuna (spoken word-arekin), (berariaz sortutako) kantu (elektroniko) bat, (pantailan proiektatutako) ikus-entzunezko bat.
Texaseko enpresaburu bat Euskal kultura “salbatzeko” prest iritsiko da, mundu mailako arrakastarako bere formula ezin hobearekin. Coaching kolektiboko masterclass zoro honetan, ispilura begiratzera eta gure ohiturak eta ziurtasunak zalantzan jartzera gonbidatzen gaitu. Proposamen lotsagabea, umorez eta ironiaz betea, XXI. mendean euskalduna izateak zer esan nahi duen aztertzeko.