2026ko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen egitarauaren barruan.
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean Marion Le Corroller zuzendariaren Sanguine (Frantzia-Belgika) filmaren proiekzioa.
Noski denok garela Julia Ducournau. Noski denok garela Coralie Fargeat. Eta denok gara Grave (2016), Titane (2021), Alpha (2025) eta The Substance (2024). Nola ez ba, Marion Le Corroller hirugarrena da kuadrilla hain bikain, beldurgarri, erraietako, ausart eta arriskutsu honetan. Ohore guztiekin onartua. Baita ikara guztiekin ere. Sanguine estreinatu behar zuen lekuan estreinatu zen, Canneseko Séances de Minuiten, gauerdiko proiekzioan, non dena posible den: birus berriak, gaixotasun berriak, mutazio berriak. Eva Berria bihurtzeko (mingarria da, ohartarazten dizuet). Angeluhandiak. Ekoizpenaren diseinu ezin hotzagoa. Iluntasuna. Ospitalea. Barne-mediku iritsi berriak. Guardia amaigabeak. Ikuskatzaile ia krudela. Sexua. Odola. Burn out edo orotariko sendagile kiskaliaren sindromea.
Fitxa teknikoa: