"Sustraitik espaziora"

Elgeta 2026(e)ko Azaroak 1
  • "Sustraitik espaziora"

Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bideaemanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.

Egunetik egunera gero eta zabalagoa den komunitate batek ematen dio gorputza ekimenari; ilusioz eta anbizioz ari garen herritar, nekazari, ekoizle, euskaltzale eta kontsumitzaileez osatutako sare anitz batek. Gure txikitasunetik elkarlan handi bat gauzatu nahi dugu Nafarroak Euskal Herria behar duelako eta Euskal Herriak Nafarroa behar duelako.

Iraupena: 54 minutu


Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2026(e)ko Azaroak 1
  • Ordutegia18:00
  • LekuaEspaloia Kafe Antzokia
    Maala kalea 2,
    Elgeta
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Espaloia Kafe Antzokia, Elgeta

Non