2026ko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen egitarauaren barruan.
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean John Adams eta Toby Poser zuzendariaren The Glorious Dead (AEB) filmaren proiekzioa.
Ezagutzen dugu Morticia, Gómez, Miércoles, Pugsley, osaba Fétido eta amona Addams (bi “d”-rekin) baino familia zoragarri bezain ikaragarriagorik? Jakina, John, Toby Poser, Zelda eta Lulu Adamsek (“d” batekin) osatutako familia-nukleo paregabeak, musika konposatzea bururatzen zaionean, punkaz infusionatutako stoner rock modukoa, film honen soinu-bandakoa bezalakoa, H6LLB6ND6R izena hartzen du. Addamek eta Adamsek topo egiten duten eguna akabua izango da. Adamsek Addamsak filmatuko dituzte. Adamsek filmak egiten baitituzte. Familian. DIY puru-purua eta zirraragarria. Hain da zirraragarria, ezen TGD naturaz gaindiko Fargo (1996) bat bezalakoa baita Covida eta gero etorritako garaian. Orain, txorrotetatik odola ateratzen hasia denenean, eta hildakoek beren hilobietan geratu nahi dutenean. Bai, efektu bereziak kaka bat dira. Eta zer?
Fitxa teknikoa: