Gasteizko sarraskiaren 50. urtemugaren harira Martxoak 3 elkarteak bi erakusketa antolatu ditu Gasteizen: "OROITERRI, OROIMENAREN EUSKARRIAK" (2026ko urtarrilan IAKn) eta "KOMUNIKAZIOA ETA MEMORIA" (2026ko otsailan eta martxoan Ignacio Aldecoa Kulturaetxean).
Erakusketa horien bidez bi ikuspegi ezberdin landu dira, batetik Euskal Herrian eta nazioartean oroimena lantzeko erabiltzen diren euskarriak eta bestetik 1976ko martxoaren 3ko sarraskiaren tratamendua Euskal Herrian argitaratutako prentsan, Espainiako estatuan kaleratutakoan, boteretik at zeuden argitalpenetan eta nazioarteko prentsan.
Bi erakusketek elementu amankomun bat dute, Gasteiztik mundura eta mundutik Gasteizera bergiratzea eta bidaiatzea. Orain Zabalganan bi lanketa horien bildumak txertauko dira "1976-M3-2026: OROITU ETA KONTATU" izeneko erakustaldi berezi batean.
M3MORIA eraikitzeko urte oparoa izan den 2026a borobiltzeko, nola oroitu eta kontatu hausnartzeaz gain, aurten Martxoak 3 elkarteak egindako lanaren lagin bat ikusteko aukera izango dugu ere bai.
Azaroaren 2an erakusketaren inaugurazioa ekitaldia egingo da 18:30tan. Eta azaroko 4, 5, 12, 19 eta 26 bisita gidatuak egingo dira, jende guztiari irekita, erakustaldiaren ikuspuntu desberdinak ezagutzeko, baita 18:30ean ere.