BIDEOTIKAN 2026 - ARTE DIGITALAREN NAZIOARTEKO JAIALDIA

Bilbao 2026(e)ko azaroaren 2(e)tik 2026(e)ko azaroaren 22(e)ra
  • BIDEOTIKAN 2026 - ARTE DIGITALAREN NAZIOARTEKO JAIALDIA

Bideotikan topaketa eta esperimentaziorako gune bat da, new media eta kultura digitalari eskainia. Ekimen honek Bilbo eraldatu, eta plataforma ireki bihurtzen du, ikus-entzunezko lan garaikideak sortzeko eta zabaltzeko, hiriko pantaila digitalen bidez.

Pantailetan, bertako eta nazioarteko artista digitalen lanak proiektatzen dira. Artistek sormen-estiloak esploratzen dituzte, egunerokotasuna forma narratibo surrealistekin bateratuz, software-tresna konplexuen eta indartsuen bidez.

Erakusketa iragankor hau Eguzkiaren Pantailan egongo da ikusgai Azkuna Zentroan, azaroaren 20tik 22ra arte, egun horiexetan Atarian egingo den This is Basque Design Merkatuaren irudi gisa.

Bestalde, jaialdiaren esparruan, RUIDØCULAR ikus-entzunezko proiektuaren zuzeneko aurkezpena egingo da Zentroan. Horri loturik, tailer praktiko bat egongo da, obraren egile diren Vic Baladoch eta Andrea Petit artistek gidatuta, ikus-entzunezko sorkuntza esperimentala lantzeko.


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2026(e)ko azaroaren 2(e)tik 2026(e)ko azaroaren 22(e)ra
  • Ordutegia17:00 - 21:00
  • LekuaAZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
    Web
  • Ikusi agenda AZ Azkuna Zentroa, Bilbao

Non