Tolosako Haur Liburutegian ipuin-saioak bueltan dira! Miriam Mendoza ipuin kontalariarekin, 3 urtetik gorako haurrentzat, eta gurasoek ere parte hartzea gomendatzen da. Saioak astelehenetan izango dira, 18:00etan, liburutegiko ekintza-gelan (3. solairua).
Aforoa mugatua da (35 pertsona) eta izen-ematea beharrezkoa da, aurrez aurre.
Zeinu-hizkuntza behar izatekotan, aurretik jakinarazi behar izango da.
Informazio gehiago: liburutegia@tolosa.eus | 943 69 74 62.