"Oceanus Plasticus"

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko azaroaren 2(e)tik 2026(e)ko azaroaren 25(e)ra
  • "Oceanus Plasticus"

Salburuko Hezeguneen Interpretazio Zentroak, Atariak, ‘Oceanus Plasticus’ erakusketa hartuko du bihartik aurrera. Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) ozeanoen kontserbazioarekin eta erabilera jasangarriarekin duen ingurumen-konpromisotik sortutako ekimena da.

“Ingurumen Gaietarako Ikastegitik ‘Oceanus Plasticus’ babesten dugu, herritarren ingurumen-kontzientzia piztea helburu duelako eta jasangarritasunari lotutako giza balioak sustatzen dituelako”, adierazi du Ingurumeneko zinegotzi Borja Rodríguezek.

Leire Fernández Iñurritegui eta Eduardo Herrera Fernández EHUko Arte Ederren Fakultateko Marrazketa Saileko irakasleek komisariatu dute erakusketa, eta Plentziako Itsas Estazioaren (PiE-EHU) laguntza zientifikoa izan duen diseinu grafikoko hezkuntza-planteamenduaren emaitza da.


Laburrean

Non