Zientzia Astea 2026 (Barakaldo): "Oceanus Plasticus"

Barakaldo 2026(e)ko azaroaren 2(e)tik 2026(e)ko azaroaren 14(e)ra
  • Zientzia Astea 2026 (Barakaldo): "Oceanus Plasticus"

Barakaldoko 2026ko Zientzia Astearen egitarauaren baitan. 

Oceanus Plasticus erakusketa EHUk ozeanoak eta itsas baliabideak modu iraunkorrean kontserbatu eta erabiltzearekin duen ingurumen-konpromisotik sortu zen. Arte Ederren Fakultatean egindako diseinu grafikoko hezkuntza-planteamendua oinarri hartuta, eta Plentziako Itsas Estazioaren (PiE-EHU) laguntzarekin, proiektu honen bidez ingurumen-kontzientzia astindu nahi duen lan aktibista bat egiten da. Eta horrekin, gure ozeanoen iraunkortasunaren inguruan sentsibilizatzea eta herritarren artean giza balioak bultzatzea da helburua.

Horretarako, Erdi Aroko tradizio kartografikoaren mekanismo sinbolikoak berreskuratu dira, «munstro berriak» irudikatzeko bestiario garaikide bat berrinterpretatuz. Izaki hibridoak dira munstro horiek, espezie ozeanikoen eta gizakiaren neurrigabeko handinahiak sortutako hondakin plastikoen arteko imajinatutako elkarrekintzaren ondorioz sortzen direnak.

Komisarioak: Leire FERNÁNDEZ IÑURRITEGUI eta Eduardo HERRERA FERNÁNDEZ. Irudigintza Saila. Arte Ederren Fakultatea. EHU


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2026(e)ko azaroaren 2(e)tik 2026(e)ko azaroaren 14(e)ra
  • OrdutegiaAstelehenetik ostiralera: 9:00-14:00 / 16:00-21:00; Larunbata: 10:00-14:00/ 17:00-21:00
  • LekuaGurutzetako Gizarte Etxea
    Balejo, 4
    Barakaldo
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Gurutzetako Gizarte Etxea, Barakaldo

Non