Osasun mentalari eta giza eskubideei buruzko Euskadiko artista gazteentzako deialdia.
Ekimenak artista bat hautatuko du, hilabete iraungo duen partaidetzazko sortze prozesu baten buru izateko, gazte talde batekin batera, ongizatearen, osasun mentalaren, kulturaren eta giza eskubideen arteko loturak aztertuz. Proiektua arte bisualetara, eszenikoetara, ikus-entzunezkoetara, soinudunetara, digitaletara eta beste praktika artistiko garaikide batzuetara irekita dago.
Hautatutako pertsonak 2.500 euroko zuzkidura jasoko du proposamena garatzeko, eta azken emaitza 2026ko abenduan aurkeztuko da jendaurrean.
Hautagaitzak aurkezteko epea: 2026ko azaroaren 15era arte (23:59).
Informazio gehiago: https://unetxea.org/eu/euskadiko-artista-gazteentzako-deialdia/