Digitalizazio masiboak, prozesuen automatizazioak eta adimen artifizialeko sistemak gero eta sartuago dauden testuinguru batean, dokumentu-ondarea kontserbatzeko, ikertzeko, interpretatzeko eta zirkulazioan jartzeko moduari eragiten dioten eraldaketa sakonak jasaten ari dira artxiboak, liburutegiak eta dokumentazio-zentroak. Aldaketa horiek azpiegitura teknikoak eta kudeaketa-prozesuak aldatzeaz gain, ezagutza sortzeko, memoria eraikitzeko eta ondarerako sarbide publikoa bermatzeko moduak ere aldatzen dituzte.
XIII. Dokumentazio Topaketek eztabaida profesional eta akademikoaren erdigunean kokatzen dute dokumentu-ondarearen aktibazioa. Zaintza eta sarbidea gainditzen dituen prozesu gisa ulertuta, aktibazioak ikerketa-, interpretazio- eta bitartekaritza-modu berriak sortzea dakar, kontakizunak sortzen, dokumentu-funtsak kritikoki berrerabiltzen eta artxiboen, erakundeen, ikertzaileen eta herritarren artean loturak ezartzen lagunduz.
Topaketek arreta berezia eskaintzen diete egungo ekosistema digitalak planteatzen dituen erronkei ere. Horretarako, berrikuntza teknologikoaren eta oinarrizko eskubideen, automatizazioaren eta kultura-aniztasunaren, efizientziaren eta jasangarritasunaren, zaintzaren eta sarbidearen arteko tentsioei heltzen diete, bai eta adimen artifiziala dokumentu-ondarearen eremuan erabiltzeak dakartzan inplikazio etiko, juridiko, politiko eta ekosozialei ere.
Azaroaren 5ean
09:00-09:30 Harrera: akreditazioa eta dokumentazioa banatzea
09:30-09:40 Irekiera ekitaldia
09:40-10:15
Artxiboak ikerketa-azpiegitura gisa: dokumentuak aktibatzeko estrategiak Artium Museoan
Elena Roseras Carcedo. Artium Museoko Liburutegi, Artxibo eta Dokumentazioaren arduraduna
10:15-11:00
MACBA Funts Historikoaren kudeaketa eta hedapena
Elisabet Rodríguez. MACBA artxiboko teknikaria
11:00-11:45
Dokumentutik kontakizunera: ondare digitalizatua aktibatzeko praktikak Simurgen
Laura Donadeo Navalón. Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko (URICI-CSIC) Ikerketarako Informazio Zientifikoko Baliabideen Unitateko ondarearen eta komunikazioaren digitalizazioaren arduraduna
11:45-12:15 / Atsedenadlia
12:15-13:00
DocuNext: AAk sustatutako dokumentuak kudeatzeko irtenbideak
Javier Garrido Viloria. DocuNext-en zuzendaria
13:00-13:45
Adimen artifiziala eta GLAM sektorearen eraldaketa: analisiak, goraka doazen praktikak eta Europako kasuaren azterketa
Ana María Morales García. Madrilgo Carlos III Unibertsitateko Bibliotekonomia eta Dokumentazio Saileko irakasle titularra
13:45-14:15 / Goizean jorratutako gaiei buruzko eztabaidaa
16:15-17:00
Euskadiko Filmategia-Filmoteca Vasca. Zinema-artxibo baten bilakaera diskretua
Ion Lopez Barrena. Euskadiko Filmategiko Kontserbazio Sailaren zuzendaria
17:00-17:45
Iragankorra dokumentatzen
Anabel de la Paz González. Informazio eta Komunikazioan doktorea. Santo Domingo Hiri Kolonialeko museografia- eta kultura-ondareko proiektuetan Garapenerako Banku Interamerikarraren nazioarteko aholkularia
17:45-18:15 / Arratsaldean jorratutako gaiei buruzko eztabaida
18:30 / Artium Museoaren bisita gidatua
Azaroaren 6an
09:00-09:45
Ikerketa da gako-hitza
Debora Rossi. Arte Garaikideen Artxibo Historikoaren zuzendaria (ASAC) Lege eta Erakunde Gaietako eta Giza Baliabideetako zuzendariondokoa - La Biennale di Venezia Fundazioa
09:45-10:30
Informazioaren eta dokumentazioaren kudeaketa arte eta sorkuntza garaikideko zentro batean: katalogazio hedatutik datu irekietara. Medialab Tabakaleraren adibidea
Arantza Mariskal Balerdi. Medialab Tabakalerako arduraduna
10:30-11:15
Eraldaketa digitala Espainiako Liburutegi Nazionalean AAren garaian
Gloria Expósito Álvarez. Espainiako Liburutegi Nazionaleko Prozesu eta Zerbitzu Digitalen zuzendaria
11:15-11:45 / Atsedenaldia
11:45-12:30
Kolonialismo digitalaren aurka: AA, desberdintasuna eta krisi ekosoziala
Lucía Ortiz de Zárate Alcarazo. Filosofia Moraleko irakaslea (Filosofia Saila - UAM)
12:30-13:15
Ondare digitala berrerabiltzeko egile-eskubideen kudeaketa
Ariadna Matas Casadevall. Jabetza intelektualaren eskubideetan espezializatutako legelaria
13:15-14:00
Dokumentu-ondarean kultura eta informazioa eskuratzeko eskubidea: jabetza intelektualetik eratorritako arazoak eta jendearen mesederako konponbideak
Loreto Corredoira y Alfonso. Informazioaren Zuzenbideko katedradun akreditatua eta Jean Monnet Chair
14:00 -14:30 Arratsaldean jorratutako gaien inguruko eztabaida
14:30 Jardunaldien itxiera
Presentziala eta on line jarraitzeko aukera. Publiko orokorra: 40 €. Akreditatutako ikasleak eta Artium Museoaren Adiskideak: 20 €
Informazioa eta erreserbak biblioteca@artium.eus helbide elektronikora idatziz (izena, abizena eta harremanetarako emanez)