"ESKOLA INKLUSIBOAK ERAIKITZEN"

Bilbao 2026(e)ko Azaroak 5
  • "ESKOLA INKLUSIBOAK ERAIKITZEN"

Antolakuntzak jakinarazten du:

Jardunaldi honek irakasleen, familien, gizarte-erakundeen, instituzioen eta beste hezkuntza-eragile batzuen arteko topagune izan nahi du, esperientziak partekatzeko eta hezkuntza-komunitate inklusiboak eta indarkeriarik gabekoak nola eraiki elkarrekin hausnartzeko.

Diskriminazio- edo bazterketa-egoerak nahiz gorroto-diskurtsoak agertzen direnean sentsibilizatzetik edo esku hartzetik harago, inklusioa, zaintzak, berdintasuna eta aniztasunarekiko errespetua ikastetxeen eguneroko kulturaren eta irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuen parte izatea nola lortu daitekeen hausnartu nahi dugu. Horretarako, arrazismoaren eta antigitanismoaren aurkako borrokan, eta sexu- eta genero-aniztasuna eta dibertsitate funtzionalaren arloan lan egiten duten erakundeen ahotsak eta esperientziak ezagutuko ditugu.

Mahai-inguru baten eta lan-taldeen bidez, esperientziak partekatuko ditugu, oztopoak eta jardunbide egokiak identifikatuko ditugu, eta ikastetxeetan pertsona guztiek baldintza berdinetan parte har dezaten, identitate guztiak aitortu daitezen eta indarkeriarik gabeko elkarbizitza sustatzeko proposamenak landuko ditugu.

Erakunde parte-hartzaileak:

  • Naizen
  • Hiruki Larroxa
  • Amuge
  • Eginaren Eginez
  • SOS Racismo Bizkaia

Izen-ematea:

Parte hartzeko, aldez aurretik eman behar da izena, inprimaki honen bidez:
https://forms.gle/qbR1et3QgmjLeWQa6


Laburrean

Non