2026ko Feministaldia jaialdiaren barne.
Organorik gabeko gorputz baten orroak, ikusleen erabakien bitartez garatzen den makineria eszenikoa da. Bere nahien eta eskaeren bitartez, batik bat. Sedukzioak eta munstrokeriaren arteko topaketa gauzatuko da proposamen eszeniko honetan.
Performer batek pantaila baten bidez begiratzen ditu bezeroak. Publikoak bere burua bezero gisa ezagutuko du orduan. Ikusleek voyeur-ak edo esperientziaren kontsumitzaile izatea aukeratuko dute. Desioak asebetzeko sortutako gailu bat, dispositibo intimo batetik abiatuta: txat bat. Baina dispositibo hori bat-batean etengo da, performerraren desira propioa azaleratzen denean.