Kasu guztietan, lehenengo, dokumental bat ikusteko aukera izango da eta ondoren, gaian sakontzeko solasaldiaren tartea izango da. Dokumental-zuzendariak, protagonistak edo gaian sakontzeko aditu gonbidatuak izango dira horiek. Aurtengoan, HARIAK-en izango dira Lorea Flores, Greenpeace Euskadiko arduraduna; Lander Garro zuzendaria; Marra Junio ekintzaile antiarrazista; Celeste Aguero feminista antiarrazista argentinarra; Marguerite Ebou kulturarteko bitartekaria; Omaira Castellanos, Hernanin bizi den giza eskubideen defendatzaile kolonbiarra edota Safura Khawarazmi, emakume afganiarra.
Sarrera doakoa izango da saio guztietara.